Korrika 17k azken kilometroak burutuko ditu gaur, ia guztiak Gipuzkoako kostaldetik. Hala ere, barrualdean harrapatuko du egunsentiak, Usurbil inguruan. Han hartuko dute lekukoa herriko Noaua! aldizkarikoek (2410) eta Elhuyar argitaletxeak (2412), besteak beste. Zubietan, berriz, bertako herri batzordeak eta eskola txikiak korrituko dute 2418. kilometroa. Lasarten sartuta, bertako elkarte edo “soziedadeek” eramango dute lekukoa (2423) eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ere bai (2428). Patinatzaile talde batek egingo du Lasarteko azken kilometroa (2437), Donostiara goizeko zortzi eta erdiak aldera iristeko, Antigua auzotik. Hona hemen azken kilometroetako batzuk.
ANTIGUA
| 2438 | Hiru Euskal Herriko Garraiolari Sindikatua | 08:39 |
| 2441 | Euskal Herriko Unibertsitatea / UPV | 08:56 |
| 2444 | Bagera | 09:07 |
ERDIALDEA
| 2447 | Gipuzkoako Foru Aldundia | 09:19 |
| 2448 | Bartzelona, Erroma, Paris eta Suitzako euskal etxeak | 09:20 |
| 2449 | Hitza, EITBko langileak eta ESAIT | 09:25 |
ALDE ZAHARRA
| 2451 | Juantxo Gandarias, A fuego Negro, Karmenetako jai batzordea | 09:33 |
| 2453 | Auzoa eta Kai-Harripe | 09:41 |
GROS
| 2455 | Donostiako LAB, Zurriola ikastola eta Batzen | 09:48 |
| 2456 | Igualatorio Médico Quirúrgico | 09:54 |
| 2458 | Aratz gida taldea eta Uliako auzo elkartea | 10:00 |
ATEGORRIETA
| 2459 | Autobus gidariak | 10:04 |
| 2461 | Mihiluze saiokoak | 10:12 |
ALTZA
| 2462 | Herri Ametsa ikastola | 10:16 |
| 2464 | IRALE | 10:24 |
| 2468 | Boskotarrak eta altzatarrak | 10:39 |
BIDEBIETA
| 2469 | Uliazpi elkartea | 10:43 |
INTXAURRONDO
| 2471 | Plazara Goaz euskara elkartea | 10:51 |
| 2473 | Ikastola eta Hegoa ikastetxea | 10:59 |
EGIA
| 2475 | Porrontxo Jaiak eta Antxeta-Ttan ttakun aisialdi taldea | 11:08 |
| 2478 | Egiako Korrika Batzordea | 11:18 |
| 2480 | Komite Internazionalistak eta Xudur kultur taldea | 11:25 |
LOIOLA-MARTUTENE
| 2483 | Sorgintxulo elkarteko umeak | 11:35 |
| 2485 | Igarako ikastolako langileak eta La Salle ikastetxea | 11:43 |
| 2486 | Amara Berri AEK eta Bretainia, Gales eta Irlandako Korriken ordezkariak | 11:47 |
AMARA
| 2487 | Reala, Ilunki elkartea, Ikasbide kultur elkartea, Irrien Lagunak | 11:57 |
| 2488 | Gaztezulo eta Donostiako Piratak | 12:06 |
| 2490 | Gara egunkaria | 12:09 |
ERDIALDEA (AZKEN KILOMETROAK)
| 2492 | Bildu | 12:12 |
| 2493 | CCOO | 12:13 |
| 2494 | EA | 12:14 |
| 2495 | Ezker Abertzalea | 12:15 |
| 2496 | Aralar | 12:17 |
| 2497 | EAJ | 12:18 |
| 2498 | Donostiako Udala | 12:19 |
| 2499 | Emakunde | 12:20 |
| 2500 | Euskal prentsa | 12:21 |
| 2501 | Udalbiltza | 12:22 |
| 2502 | Udalbide | 12:23 |
| 2503 | EHIGE | 12:24 |
| 2504 | Sindikatuak | 12:25 |
| 2505 | Ikastolen Elkartea | 12:26 |
| 2506 | Kontseilua | 12:28 |
| 2507 | AEK | 12:29 |



















Txorierri utzita, Erandion ekingo diote euskalakariek Uribe Kostako ibilbideari, goizeko bederatziak baino lehentxeago. Berbots Euskara Elkarteak eramango du eskualdeko lehen kilometroko lekukoa (2168). Handik lau kilometrora Korrikaren fisonomia erabat aldatuko da, martxa batean parte hartuko duten txirrindulariak sartuko direlako euskalalakari (2172). Eta ez gutxi, zazpiehun izango baitira, horietako lau lekukoa eramaten. Leioa eta Erromo-Aretatik Algorta aldera joko du Korrikak, eta Bizarra lepoan eta Egizu euskara elkarteen kilometroan (2191) herrira lanera etorritako etorkinak egongo dira, eurak ere euskalakari. Kostaldean aurrera eginda, Plentziako Udalak Barrikan erosi duen kilometroan (2232), elbarrituek eramango dute lekukoa itsasadarretik, kanoan. Gorliz eta Lemoiztik Uribe Butroen sartuko dira korrikalariak, ordu bietarako minutu batzuen faltan.
Araban ibili ondoren, goizeko zortzietan sartuko da Korrika 17 berriro Bizkaian, Gordexolatik. Enkarterrietan lekukoa hartuko dute, batez ere, bertako elkarte eta udalek: Gordexola (1831), Gueñes (1840), Zalla (1844), Balmaseda (1852), Sopuerta (1861) eta Galdames (1865). Eskualdean zehar pasatuko du goiza, eguerdi aldera Meatzaldera egiteko. Muskizen sortu berri den Gazte Asanbladak hartuko du lekukoa 1866. kilometroan, baita ikastolako 6. mailako bi ikaslek ere 1869.ean. Abanton, Las Carrerasko emakume taldea (1874), Meatzaritzaren museoa (1878), Zierbenako euskara ikasleak (1881)… Ortuellatik Trapagara joko dute euskalakariek eta han hartuko dute parte gazteek, alderdi politikoek, ikastetxeek, kirol taldeek, kultur elkarteek…
Udana mendatean behera, Oñatin sartuko da gaur Korrika 17 goizeko hamarrak inguruan. Han izango ditu zain euskalakari oñatiarrak, besteak beste, Oinarri kultur elkartea (1601), herriko musika taldeak (1602), Ulma enpresa (1608 eta 1609) eta Goiena (1611). Arrasaten, berriz, hamaika eta erdiak aldera sartzen denean, dantzariak (1618), Eskola Politeknikoa (1619), Udala (1620)… Hemendik Aramaiora joko dute korrikalariek eta hortik, Aretxabaletara. Bertako Udalak hartuko du lekukoa lehen kilometroan (1632) eta Lanbide Eskolak azkenekoan (1636). Leintz Gatzagatik sartuko da Korrika berriro Araban, 1650. kilometroan, arratsaldeko hiruretarako minutu batzuen faltan.
Gipuzkoako Goierri Maitatu, ikasi, ari… euskalakari! oihuarekin esnatuko da gaur. Batez ere, ikasle gazte jendea, asko eta asko ibiliko direlako korrika. Goizeko bederatziak jota sartuko da Korrika 17 Legorretan eta AEK-ko ikasleek emango dute lekukoa bertako Udalak erositako kilometroan (1348). Itsasondoko Udalak ere gauza bera egin du 1352. kilometroarekin. Beasainen hamar eta erdiak pasatxoan sartuko dira lehendabiziko aldiz euskalakariak eta bertan korrituko dute Hitzako kazetariek (1363). Ataunen, berriz, Joxe Ramon Agirre Marron mendizaleak eramango du lekukoa (1364). Eta Lazkaon, Korrika 17ren Zenbait gazte ausart dokumentalean parte hartu duen Dionisio Amundarain euskaltzain urgazleak (1366). Idiazabalen eskaera bitxi bat egin du 1373. kilometroa erosi duen Ojalaitz elkarteak, Bizardunak taldearen Nafarroa, gure aberria kanta entzunez egingo baitu korrika. Zerainen, berriz, beste euskaltzain bat izango da Korrikan, Mikel Zalbide (1380). Ormaiztegitik, berriro joko du Beasainera Korrikak, Azpeitian Urrestillatik sartzeko.